Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

185. zk., 2021eko irailaren 16a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIAK
4754

EBAZPENA, 2021eko irailaren 8koa, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariarena, honako arau hau baliozkotzeko erabakia argitaratzeko agintzen duena: 4/2021 Foru Dekretu-Araua, TicketBAI betebeharren borondatezko ezarpena sustatzeko presazko zerga neurriei buruzkoa.

Barne Araudiko 130. artikuluan xedatutakoan oinarrituta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2021eko irailaren 8ko osoko bilkuran erabaki dute baliozkotzea 4/2021 Foru Dekretu-Araua, uztailaren 27koa, TicketBAI betebeharren borondatezko ezarpena sustatzeko presazko zerga neurriei buruzkoa, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean 2021eko uztailaren 28an argitaratu zena (142 zenbakia), eta akats-zuzenketa 2021eko uztailaren 29an argitaratu zena (143 zenbakia).

Argitaratzeko agintzen da, guztiak jakinaren gainean egoteko.

Donostia, 2021eko irailaren 8a.

Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaria,

XABIER EZEIZABARRENA SAENZ.


Azterketa dokumentala