Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

184. zk., 2021eko irailaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILA
4740

AGINDUA, 2021eko irailaren 2koa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuarena, zeinaren bidez finkatzen baita zer egunetan egingo diren «Aiarako (Araba) Markijanako Hondakin Uren Araztegiaren aurreproiektua» eta «Laudioko (Araba) Basaurbeko Hondakin Uren Araztegiaren aurreproiektua» aurreproiektuetako desjabetze-espedienteen eraginpeko ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak.

2018ko maiatzaren 11n, Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioko Uraren zuzendari nagusiak teknikoki onartu zuen «Markijanako Hondakin Uren Araztegiaren aurreproiektua Aiaran (Araba)» eta «Basaurbeko Hondakin Uren Araztegiaren aurreproiektua Laudion (Araba)».

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren 2021eko apirilaren 22ko Aginduaren bidez, desjabetze-espedientea hasi zen «Aiarako (Araba) Markijanako Hondakin Uren Araztegiaren aurreproiektua», eta «Laudioko (Araba) Basaurbeko Hondakin Uren araztegiaren aurreproiektua» aurreproiektuen eraginpeko ondasunak eta eskubideak okupatzeko. Agindu beraren bidez, informazio publikorako izapidea egin zen, eraginpeko ondasunen eta eskubideen berri emateko (2021eko maiatzaren 12ko EHAA, 92. zk., eta ALHAO, 51. zk.).

Informazio publikorako denboraldian alegazioak aurkeztu dira, eta behar bezala informatu dira.

Informazio publikoaren denboraldia igarota, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuaren uztailaren 6ko 174/2021 Dekretuaren bidez, «Aiarako (Araba) Markijanako Hondakin Uren Araztegiaren aurreproiektua» eta «Laudioko (Araba) Basaurbeko Hondakin Uren Araztegiaren aurreproiektua» aurreproiektuen eragindako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratu zen, nahitaezko desjabetzearen ondorioetarako.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betetzearren, honen bidez dei egiten zaie erantsitako zerrendako ondasun eta eskubideen titularrei, adierazitako egunean eta orduan, eta aldez aurretik zein bere udalean agertu ondoren, okupatu aurreko aktak egiteko eta, hala badagokio, lurzoruak okupatzeko; dena den, interesdunek hala eskatuz gero eta beharrezkoa bada, lurzoruetara bertara joan ahal izango da.

Egintza horretara interesdunek beraiek agertu beharko dute, edo haien izenean jarduteko behar bezala baimendutakoek, eta titulartasuna egiaztatzeko agiriak (eskritura publikoak, pribatuak, Jabetza Erregistroaren ziurtagiriak edo ohar informatiboak, eta abar) eraman beharko dituzte, baita haien eskubideak egiaztatzeko beste ezein agiri ere; hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Era berean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, argitaratutako zerrenda horretan agian agertzen ez diren eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek eta interesdunek egoki iritzitako alegazio guztiak aurkeztu ahal izango dituzte eta eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda horretako okerrak zuzentzearren bakarrik. Alegazio horiek idatziz aurkeztu beharko dira Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailean, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba), eta hori egiteko epea ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko egunean amaituko da.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko irailaren 2a.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana