Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

181. zk., 2021eko irailaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKADIKO KIROL PORTUAK
4707

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 9koa, Euskadiko Kirol Portuak erakunde publikoko zuzendariarena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Lanpostu Zerrenda argitaratzeko agintzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren giza baliabideak eta baliabide materialak Euskadiko Kirol Portuak erakundeari atxikitzea arautzen duen maiatzaren 12ko 59/2020 Dekretuaren 2. artikuluak Euskadiko Kirol Portua, SA.ko langileen integrazioa ezartzen du eta bere 3. artikuluak lanpostuen zerrenda onartzeko prozedura.

Bestalde, Estatutuak onartzen eta jardueraren hasiera zehazten duen maiatzaren 12ko 58/2020 Dekretuak bere 12. artikuluan ezartzen du Euskadiko Kirol Portuak erakundearen Administrazio Kontseiluari dagokiola, zuzendari nagusiaren proposamenez, lanpostuen zerrenda onartzea. Zerrenda hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Lanpostuen Zerrenda hau aipatutako dekretuan xedatutakoaren arabera izapidetu da, aplikatu beharreko gainerako arauekin bat etorriz, eta Erkidegoko Administrazio Orokorrerako eta haren erakunde autonomoetarako oro har onartutako irizpideak errespetatuz.

Ondorioz, Administrazio Kontseiluak 2021eko uztailaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskadiko Kirol Portuak erakundearen Lanpostuen Zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea. Zerrenda hori ebazpen honen eranskinetan dago jasota.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Administrazio Kontseiluaren 2021eko uztailaren 8ko Erabakiaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean portuen arloan eskumena duen sailari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 9a.

Euskadiko Kirol Portuak erakundeko zuzendari nagusia,

EDURNE EGAÑA MANTEROLA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala