Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

179. zk., 2021eko irailaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4671

AGINDUA, 2021eko uztailaren 28koa, Hezkuntzako sailburuarena, Errenterian (Gipuzkoa) dagoen «Orereta Ikastola» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Errenterian (Gipuzkoa) dagoen «Orereta Ikastola» Haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez Haur Hezkuntzako 1. zikloko ikasgela bat gehitu eta 2. zikloko ikasgelen edukiera handitzeko baimena eskatzen duen.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena (martxoaren 12ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honakoa

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio, 2021-2022 ikasturtetik aurrera, Haur Hezkuntzako 1. zikloko gela bat gehitzeko eta 2. zikloko gelen edukiera aldatzeko:

Kode-zenbakiak: 012357 eta 20003509.

Izen espezifikoa: «Orereta Ikastola».

Titularra: Orereta Ikastola, Kooperatiba Elkartea.

Helbidea: Koldo Mitxelena 6.

Udalerria: Errenteria.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– Haur hezkuntzako 2. zikloko ikasgela bat gehitu eta ikasgelen edukieraren handitzea.

Ikastetxearen osaera, aldaketak onartu ondoren:

– Haur Hezkuntza, 1 zikloa: 9 unitate:

• Unitate bat 0-1 urte bitarteko haurrentzat, 8 ikaspostukoa.

• 2 unitate 1 eta 2 urte bitarteko haurrentzat, 13 ikaspostukoa bakoitza.

• 6 unitate 2 eta 3 urte bitarteko haurrentzat, 18 ikaspostukoa bakoitza.

– Haur Hezkuntza, 2. zikloa: 12 unitate, 300 ikaspostu guztira.

– Lehen Hezkuntza: 24 unitate, 600 ikaspostu guztira.

– Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, 480 ikaspostu guztira.

– Hezkuntza Berezia: 3 gela irekiak.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntzen deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 28a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala