Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2021eko irailaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4615

AGINDUA, 2021eko uztailaren 14koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez argitaratzen baita arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko 2021eko edizioko Gure Artea sarietako modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda.

2021eko apirilaren 6an argitaratu zen, EHAAn, Kultura eta Politika Linguistika sailburuaren 2021eko martxoaren 17ko Agindua, zeinaren bidez deialdia egin baitzen arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea sarietarako.

Martxoaren 17ko Aginduaren 7.3 artikuluak ezarri du modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko 2021eko edizioko Gure Artea sarietako modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinaraztea:

– Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: Darío Urzay Ibarra.

– Sorkuntza-lana aitortzeko saria: Damaris Pan Vega.

– Ikusizko arteen arloan, agenteek egindako lana aitortzeko saria: Peio Aguirre Azcarate.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 14a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala