Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2021eko abuztuaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4529

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 30ekoa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez jakinarazten baita autokontsumo elektrikorako energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak sustatzeko 2020. urteko laguntza-programari dagozkion jarduera jakin batzuetarako 2.500.000 euroko aurrekontua agortu dela.

AURREKARIAK

I.– EEEko zuzendari nagusiak 2020ko urtarrilaren 17an emandako Ebazpenaren bidez (EHAAn argitaratua, 19. zk., 2020ko urtarrilaren 29a), autokontsumo elektrikorako energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak sustatzeko 2020ko laguntza-programa onartu eta deitu zen, eta haren oinarri arautzaileak argitaratu ziren.

II.– EEEko zuzendari nagusiak 2020ko azaroaren 23an emandako Ebazpenaren bidez (EHAAn argitaratua, 246. zk., 2020ko abenduaren 10a), autokontsumo elektrikorako energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak sustatzeko 2020. urteko laguntza-programaren epeak luzatzea erabaki zen.

III.– Autokontsumo elektrikorako energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak sustatzeko 2020. urteko laguntza-programarako zuzkidura ekonomikoa sei milioi (6.000.000) euro da, EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako dagokion kredituaren arabera.

Autokontsumo elektrikorako energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak sustatzeko 2020. urteko laguntza-programaren 4. oinarrian deskribatutako jardueren artean banatzen da zuzkidura ekonomiko hori, honako banaketa honen arabera:

i) Laguntza-programa honen 4. oinarrian bildutako b) jarduera, eta horren barnean, soil-soilik, industria-, merkataritza- eta zerbitzu-jarduerako sektoreetan eta lehen sektorean autokontsumo-xedeetarako gauzatzen diren estalki gaineko instalazio fotovoltaikoetarako. Hortaz, laguntza-programa honen 2. oinarrian zehaztutako onuradun guztiek izango dute jarduera hori baliatzeko aukera, Bizitegiko eta Toki Administrazioko sektoreetan bildutako eskatzaileek izan ezik: 3.500.000 euro (aurrekontu osoaren % 58,33).

ii) Laguntza-programa honen 4. oinarrian bildutako a) eta b) jarduerak, aurreko atalean bildutakoak izan ezik. 2.500.000 euro (aurrekontu osoaren % 41,67).

IV.– Autokontsumo elektrikorako energia berriztagarrien instalazioetan inbertsioak sustatzeko 2020. urteko laguntza-programaren 3. oinarrian ezarritakoa betez:

«Aurrekontu erabilgarria agortu dela iragarriko da, EHAAn zein EEEren Interneteko helbidean: http://www.eve.eus

Eskabideak lehendik aurkeztuta egon arren, osoak eta bideratzen, eta programari urte bakoitzerako esleitutako diru-saila edo aurrekontua amaitzeagatik diruz ezin bazaie lagundu, bazter egingo dira, EEEko zuzendari nagusiak emango duen ebazpenaren bidez, bukatu aurretik aurrekontua handitzea erabaki ezean, eta azken kasu hau gertatuz gero, bideratzen edo tramitatzen jarraituko da».

Aldez aurretik adierazi dugunagatik, eta (ii) epigrafean aldez aurretik deskribatutako jardueretan aurreikusitako laguntzak emateko funtsak –2.500.000 euro– agortu direnez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2021eko uztailaren 13an, eta 2021eko ekainaren 25ean ongi eta guztiz formalizatu zen laguntza-eskaera bati dagokionez, autokontsumo elektrikorako energia berriztagarrietako instalazioetan inbertsioak sustatzeko ii) epigrafearen barruan aldez aurretik deskribatutako jardueretan aurreikusitako laguntzak emateko 2.500.000 euroko aurrekontua agortu dela jakinaraztea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan, hi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Bilbao, 2021eko uztailaren 30a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


Azterketa dokumentala