Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2021eko abuztuaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
4524

IRAGARKIA, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zerbitzuan karrerako funtzionario gisa sartzeko prozesuetarako deialdiari eta berariazko oinarriei buruzkoa, zeinak 820/2018, 857/2019 eta 723/2020 Erabakietan aurreikusitako psikologo, gizarte-langile eta desgaitasun-monitore lanpostuei baitagozkie.

Abenduaren 28ko 820/2018 Erabakiaren bidez, Gizarte Ongizaterako Foru Erakunde autonomoaren 2018rako enplegu publikoaren eskaintza onartu zen. Eskaintza horretan, hautaketa-prozesuen bidez bete beharreko plazak jasotzen dira. Besteak beste, lanpostu hauek ditu: psikologoa, gizarte-langilea eta desgaitasun-monitorea.

Abenduaren 27ko 857/2019 Erabakiaren bidez, Gizarte Ongizaterako Foru Erakunde autonomoaren 2019rako enplegu publikoaren eskaintza onartu zen, eta, bertan, hautaketa-prozesuen bidez bete beharreko plazak jasotzen dira. Besteak beste, lanpostu hauek ditu: psikologoa, gizarte-langilea eta desgaitasun-monitorea.

Abenduaren 29ko 723/2020 Erabakiaren bidez, Gizarte Ongizaterako Foru Erakunde autonomoaren 2020. urterako enplegu publikoaren eskaintza onartu zen. Eskaintza horretan, hautaketa-prozesuen bidez bete beharreko plazak jasotzen dira. Besteak beste, psikologo eta gizarte-langile lanpostuak ditu.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (72. zk., 2021eko ekainaren 30ekoa), ekainaren 16ko 93/2021 Foru Agindua argitaratu zen. Horren bidez, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zerbitzuetara karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten lanpostu hauei dagozkien oinarri orokorrak onartu ziren: psikologoa, gizarte-langilea eta desgaitasun-monitorea. Lanpostu horiek 820/2018, 857/2019 eta 723/2020 Erabakietan aurreikusi ziren, eta 2018., 2019. eta 2020. urteetarako lan-eskaintza publikoak onartu zituzten.

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (91. zk., 2021eko abuztuaren 13koa), argitaratu ziren uztailaren 29ko 110/2021 Foru Agindua, 112/2021 Foru Agindua eta 113/2021 Foru Agindua, zeinek Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zerbitzuetara karrerako funtzionario gisa sartzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten lanpostu hauei dagozkien oinarri orokorrak onartzen baitituzte: psikologoa, gizarte-langilea eta desgaitasun-monitorea. Lanpostu horiek 820/2018, 857/2019 eta 723/2020 Erabakietan aurreikusi ziren.

Aldizkari berean argitaratu dira 114/2021 eta 115/2021 Foru Aginduak, biak abuztuaren 3koak, uztailaren 29ko 110/2021 eta 113/2021 Foru Aginduen hutsen zuzenketak, psikologo eta desgaitasun--monitore lanpostuei buruzkoak.

Deialdi hauen ondoriozko hautaketa-prozesuetan parte hartu nahi dutenek 20 egun naturaleko epea izango dute eskabidea aurkezteko, deialdiaren iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Deialdi honi dagozkion ondoz ondoko iragarkiak, oinarriekin bat datozenean, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean egingo dira publiko.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 13a.

Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen zuzendari-kudeatzailea,

JOSÉ FRANCISCO ANTÓN IDRÓQUILIS.


Azterketa dokumentala