Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2021eko abuztuaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4523

949/2021 EBAZPENA, uztailaren 21ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez uztailaren 1eko 898/2021 Ebazpena aldatzen den, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Kudeaketako Langileen lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren epaimahai kalifikatzailea izendatzen duena (Gizarte-langilea eta Administrari-laguntzailea kategorietako 2021eko apirileko zikloa eta Kudeaketako Langileen epaimahaiko 2021. eta 2022. urteetan argitaratzen diren kategoria guztietako destinoen eskaintza-zikloak).

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze-Lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren, eta Erabaki hori, hain zuzen, 2019ko abenduaren 24an argitaratu zen (EHAA 244. zk.).

2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1. oinarriarekin eta aurreko paragrafoan aipatutako Ebazpenean ezarritako irizpideekin bat etorriz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak Lekualdatze-Lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia izendatuko du, eta denboraldi jakin baterako izendapena ezarri ahalko du, epaimahai horrek hurrengo esleipen-prozesuetan egin ahal izan ditzan baremazio- eta balorazio-zereginak.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 8ko 922/2021 Ebazpenak aldatutakoaren bidez, zenbait alderdi ezarri ziren Osakidetzako Lekualdatze-Lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaietako kideak izendatzeko, eta zehaztu zen epaimahai batek bilduko dituela eranskinean jasotako kategoria / lanpostu funtzional guztiak, 6. epaimahaiari dagokionez (Kudeaketako epaimahaia).

Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 268/2021 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-Lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egin zen Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Erdi Mailako Teknikariak lanbide-taldeko Gizarte-langilea kategorian, eta Ebazpen hori, hain zuzen, 2021eko martxoaren 9an argitaratu zen (EHAA 49. zk.).

Halaber, Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 276/2021 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-Lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egin zen Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Administrazioko Teknikari Laguntzaileak lanbide-taldeko Administrari-laguntzailea kategorian, eta Ebazpen hori, hain zuzen, 2021eko martxoaren 11n argitaratu zen (EHAA 51. zk.).

Era berean, aurreikusita dago 2021. eta 2022. urteetan zehar Kudeaketako Langileen epaimahaian integratutako zenbait kategoriaren / lanpostu funtzionalen Lekualdatze-Lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egitea eta kategoria horietako destinoen eskaintzak argitaratzea adierazitako urteetako apirileko eta urriko zikloetan.

Azkenik, aipatu epaimahaian ez parte hartzeko zozketan ateratako kideetako batek aurkeztutako justifikazioa onartu denez, Kudeaketako Langileen Lekualdatze Ireki eta Iraunkorreko Lehiaketaren Epaimahaiaren osaera aldatu da.

Horiek guztiak horrela, eta indarrean dagoen legedian pertsonaleko gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honakoa

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 898/2021 Ebazpena aldatzea, zeinaren bidez Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Kudeaketako Langileen Lekualdatze-Lehiaketa ireki eta iraunkorraren epaimahai kalifikatzailea izendatu zen (Gizarte-langilea eta Administrari-laguntzailea kategorietako 2021eko apirileko zikloa eta Kudeaketako Langileen epaimahaiko 2021. eta 2022. urteetan argitaratzen diren kategoria guztietako destinoen eskaintza-zikloak).

Lehenengo epaimahaikidearen izendapena errebokatzea:

– Ordezkoa: Manuel Vicente Carneiro Díaz.

Lehenengo epaimahaikidearen izendapena izendatzea:

– Ordezkoa: Nerea Arenas Vázquez.

Bigarren epaimahaikidearen izendapena errebokatzea:

– Titularra: Maite Sope Andrés Alvárez.

Bigarren epaimahaikidearen izendapena izendatzea:

– Titularra: Manuel Vicente Carneiro Díaz.

Bigarrena.– Egindako zuzenketen ondorioz, Osakidetzako zuzendari nagusiaren uztailaren 1eko 898/2021 ebazpenaren eranskina aldatu da, Kudeaketako Langileen Lekualdatze Ireki eta Iraunkorreko Lehiaketaren epaimahai kalifikatzaileko bigarren epaimahaikidea izendatzeari dagokionez. Horren ondorioz, kide hauek izango ditu:

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: Juan José Alegre Alegre.

– Ordezkoa: Nerea Arenas Vázquez.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Manuel Vicente Carneiro Díaz.

– Ordezkoa: Amaia Arizti Ugarteburu.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1. apartatua eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren lehenengo apartatua aplikatuz, izendapen hori 2021eko apirileko zikloa eta 2021. eta 2022. urteetan argitaratzen diren destinoen eskaintza-zikloak amaitu arte luzatuko da, eta beste bi urtez luzatu ahal izango da.

Izendapena luzatzea erabakitzen bada, Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez egingo da.

Hirugarrena.– Indarrean mantentzea aldatzen den Ebazpenaren gainerako edukiak.

Laugarrena.– Ebazpen honek duen egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bosgarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Seigarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzako Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak xedatzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 21a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala