Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2021eko abuztuaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4516

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita erakunde honen Zuzendaritzaren goi-kargudunaren Idazkari lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta erakunde honetan hutsik dagoen lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zuen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendariaren 2021eko uztailaren 7ko Ebazpenaren laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2021eko uztailaren 21eko EHAA, 144 zk.), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaritzaren goi-kargudunaren idazkari lanpostua betetzeko deialdia (kodea: 520010; dotazioa: 111).

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko abuztuaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 16a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria,

EGOITZ LABURU RODRIGUEZ.


Azterketa dokumentala