Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

166. zk., 2021eko abuztuaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4513

397/2021 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Susana Rodríguez Carballeira andrea izendatzen den Kontratazio Administratiboko Zerbitzuburu Korporatibo lanpostua betetzeko.

Zuzendaritza Nagusiko Kontratazio Administratiboko Zerbitzuburu Korporatibo lanpostua betetzeko deialdia 2021eko maiatzaren 27ko EHAAn argitaratu zen (103. zk.), Zuzendaritza Nagusi honek maiatzaren 4an emandako 257/2021 Ebazpenaren bitartez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, bai eta bere baldintza profesionalak baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Balorazio Batzordeak Susana Rodriguez Carballeira andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dela ikusi du.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Susana Rodriguez Carballeira andrea izendatzea Osakidetzako Kontratazio Administratiboko Zerbitzuburu Korporatibo.

Bigarrena.– Izendapen honek 2021eko irailaren 1etik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurraldetasun-baldintza berberetan. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Interesdunari eta Giza Baliabideen Plangintza eta Kudeaketako Zuzendariordetzari Ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 26a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

MARÍA PILAR URIARTE BRIZUELA.


Azterketa dokumentala