Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2021eko abuztuaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ULMA EMBEDDED SOLUTIONS, S. COOP
4494

IRAGARKIA, Ulma Embedded Solutions S. Coop. kooperatibaren zatiketari buruzkoa.

Ulma Embedded Solutions S. Coop. kooperatibak Ezohiko Batzar Orokorra egin zuen 2021eko uztailaren 20an. Batzar horretan, legez eta estatutuz eskatutako gehiengoak lortuta, onetsi zuen Ulma Embedded Solutions S. Coop. kooperatibaren zatiketa partziala egitea. Horren ondorioz, kooperatiba azkendu gabe, soluzio txertatuen jarduerari atxikitako ondarea eta bazkideak bereiziko dira, dena batera eskualdatzeko lan elkartuko sozietate kooperatibo berri batera; sozietate berriak zatitu den sozietatearen izena hartuko du, hau da, Ulma Embedded Solutions S. Coop., eta, aurrerantzean, zatitu den sozietatearen izena Ulma Medical Technologies S. Coop. izango da; hori guztia, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 2021eko uztailaren 5ean gordailututako zatiketa-proiektuaren arabera.

Jakitera ematen da Ulma Embedded Solutions S. Coop. kooperatibaren hartzekodunek eskubidea dutela zatiketaren aurka egiteko; horretarako, hilabeteko epea izango dute, zatiketari buruzko azken iragarkia jartzen denetik zenbatzen hasita, Euskadiko Kooperatiben abenduaren 20ko 11/2019 Legearen 85. artikuluan aurreikusi bezala.

Oñati (Gipuzkoa), 2021eko uztailaren 21a.

Ulma Embedded Solutions S. Coop. kooperatibaren Artezkaritza Kontseiluko lehendakaria,

JAVIER ORBEA ASCASO, GRUPO ULMA S. COOP. TALDEAREN IZENEAN ETA HURA ORDEZKATUZ.


Azterketa dokumentala