Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2021eko abuztuaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BARAKALDOKO UDALA
4493

IRAGARKIA, Barakaldoko Babes Akustiko Bereziko 5. eremuaren aldaketa behin betiko onartzeari buruzkoa, 004 Dinamita azpisektoreari eta Eremuko Plan Espezifikoari dagokienez.

Tokiko Gobernu Batzarraren 348/282021-7 Erabakiaren bidez, 2021eko uztailaren 23ko ohiko bilkuran, honako hau xedatu da:

Lehenengoa.– Babes Akustiko Bereziko 5. eremuaren mugaketa (ZPAE 5) aldatzea (9. Zentsu Barrutia-Iparraldea), SUS04 Dinamita sektorearen zati bat barne hartuta, Tokiko Gobernu Batzarraren 291/25/2018-10 Erabakiaren bidez onartutako jatorrizko mugaketan sartuta ez dagoena (erabaki hori 2018ko ekainaren 29ko ohiko bilkuran onartu zen), AAC Centro de Acústica Aplicada SL enpresak Vía Celere Desarrollos Inmobiliarios SA enpresaren izenean (A-36111391) eta hura ordezkatuz egindako proposamenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 45. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

Bigarrena.– Aipatutako SSU04 Dinamita sektoreko Eremuko Plan Espezifikoa onartzea, eta, horren ondorioz, Babes Akustiko Bereziko 5. eremuari (ZPAE 5) lotutako Eremuko Plan Orokorra aldatzea. Plan hori AAC Centro de Acústica Aplicada SL enpresak egin du, Vía Celere Desarrollos Inmobiliarios SA enpresaren izenean (A-36111391) eta hura ordezkatuz, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 46. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, hargatik eragotzi gabe Ingurumen eta Osasuneko Zerbitzu Juridiko Administratiboaren Burutzaren 2021eko uztailaren 23ko txostenean azaldutako gogoetak.

Hirugarrena.– Administrazio-egintza hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta udalaren webgunean argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Barakaldo, 2021eko uztailaren 23a.

Alkatea,

AMAIA DEL CAMPO BERASATEGUI.


Azterketa dokumentala