Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2021eko abuztuaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ETXEBARRIKO UDALA
4479

IRAGARKIA, 2021eko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

2021eko abuztuaren 6ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (150.zk.), osorik argitaratu dira Etxebarriko Udaltzaingoko agente lehenen bi lanpostu betetzeko oinarriak. Lanpostu horiek jabetzan beteko dira, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez, barne igoerako txandan: Administrazio Bereziko, Zerbitzu-berezietako Azpieskala, Udaltzaingoaren motako oinarrizko eskala (2021. urteko enplegu publikoaren eskaintza).

Eskaerak aurkezteko epea 20 egun balioduneko izango da iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oinarrien irizpideei jarraituz, deialdi honi buruzko hurrengo iragarkiak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, udalaren webgunean (www.etxebarri.eus) eta udaletxeko iragarki-taulan.

Etxebarri, 2021eko uztailaren 21a.

Alkatea,

LOREN OLIVA.


Azterketa dokumentala