Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

164. zk., 2021eko abuztuaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4478

321/2021 EBAZPENA, uztailaren 26koa, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko ESIan Erizaintzako Ondoko (Lehen Mailako Arreta) lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.

Uribeko ESIko Erizaintzako Ondoko lanpostua (Lehen Mailako Arreta) hutsik dago. Hori dela-eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan, eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarrien arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontrataduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea B1 lanbide-taldean.

b) B1 (Diplomadun sanitarioak) lanbide-taldearen titulazioa edukitzea.

c) Gutxienez, 4 urteko lan-esperientzia B1 lanbide-taldean.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.

2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.

– Esperientzia eta/edo prestakuntza Erizaintzako Unitateen kudeaketan.

– Esperientzia pazientearen arretan lehen mailako arretako eremuetan eta unitateetan.

– Gaitasuna plangintza, antolakuntza eta talde kudeaketan.

– Bete nahi den eremua kudeatzeko Memoria Proiektua.

Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek, xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

4.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.

Interesdunek Osakidetzako Uribeko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Alfredo Espinosa Ospitalea, Goieta 32, 48610 Urduliz). Horretarako 10 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran.

Interesdunek Uribeko ESIko Langileen Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiak, Memoria-Proiektua eta curriculum vitae dokumentuarekin batera.

Dokumentazioak honelako izan behar du:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzea egiaztatzen duen fotokopia konpultsatua.

– Kontuan hartzeko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da batzordeburu zuzendari-gerentea edo hark eskuordetzen duena izanik, eta hauexek izango dira bertako partaideak: Erizaintzako zuzendaria, Langileen zuzendaria (idazkari izango dena, ahots eta botoarekin) eta kide bi, izangaiei eskatutako titulazioa izan beharko dutenak.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Batzordeak lanpostua hutsik uztea proposa dezake, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea batzartzen den bakoitzean. Horretan, aurkeztutako izangaiak zerrendatuko dira, eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.

6.– Hautatzeko prozedura.

Inola ere ezin izango dira baloratu deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eduki ez diren merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala aurkeztu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedurari amaiera ematen dion Ebazpena.

Hemen hasitako prozeduraren amaiera (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), Osakidetzako Uribeko ESIko zuzendari-gerentearen Ebazpenaren bitartez egingo da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Osakidetzako intraneten eta web-orrian argitaratuko da.

Ebazpen horrek ondorioak izango ditu EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean.

8.– Ebazpenaren aurkako errekurtsoak.

Ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Urduliz, 2021eko uztailaren 26a.

Uribeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (314/2021 Ebazpena, uztailaren 16koa).

Uribeko ESIko Ekonomia eta Finantzen zuzendaria,

JULIA ZALDIBAR QUINTANA.


Azterketa dokumentala