Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2021eko abuztuaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4450

IRAGARKIA, 222/2021 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 222/2021 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du, Bilbomática, S.A.k Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren 2020ko abenduaren 21eko Ebazpenaren aurka jarritako errekurtsoa, Bilbomática, S.A.ri aurkeztutako ez-betetze espedientearen gaineko 2019ko apirilaren 17ko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezesten duena.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitako jakinarazpena egitea ezinezkoa izan denez, eskatutako espedientea Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara bidali dela jakinarazten da, eta pertsona eta erakunde interesdunak epatzen dira, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bederatzi eguneko epean pertsonatu daitezen, egoki baderitzote.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 16a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala