Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

162. zk., 2021eko abuztuaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4445

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2021eko apirilaren 27koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, zeinaren bidez 2021eko ekitaldiko musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten baita.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko apirilaren 27ko Aginduan, zeinaren bidez 2021eko ekitaldiko musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten baita (2021eko maiatzaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 96. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2021/2829 (23/18) orrialdean, 27. artikuluan,

hau dioen lekuan:

«2.– Modalitate honen zuzkidura ekonomiko osoa honela banakatuko da: 180.000 euro programazioaren atalerako eta 70.000 euro jarduera osagarrietarako eta, hala badagokio, Ebazpenak banakatuko du, eskatzaile bakoitzari atal bakoitzean emandako zenbatekoa».

Honako hau esan behar du:

«2.– Modalitate honen zuzkidura ekonomiko osoa honela banakatuko da: 140.000 euro programazioaren atalerako eta 70.000 euro jarduera osagarrietarako eta, hala badagokio, Ebazpenak banakatuko du eskatzaile bakoitzari atal bakoitzean emandako zenbatekoa».


Azterketa dokumentala