Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2021eko abuztuaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
4429

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 29koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako bi irakurle hautatzeko Hautapen Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

2021eko uztailaren 15ean argitaratu zen EHAAn 2021eko ekainaren 15eko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Mexikoko Universidad Nacional Autónoma de México Unibertsitaterako (UNAM) eta Argentinako Universidad Nacional de La Plata Unibertsitaterako irakurleak hautatzeko deialdia irekitzen duena.

Ebazpen horren 10. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko dela.

Hori dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aipatutako hautapen batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:

Lehendakaria: Garbiñe Iztueta Goizueta andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria edo ordezkoa.

Epaimahaikideak:

– Elixabete Perez Gaztelu andrea, edo ordezkoa.

– Monika Madinabeitia Medrano andrea, edo ordezkoa.

– Oxel Uribe-Etxebarria Lete jauna, edo ordezkoa.

Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Donostia, 2021eko uztailaren 29a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala