Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2021eko abuztuaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4428

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, kultura-sorkuntza bultzatzeko emandako laguntzen berri ematen duena.

2021eko martxoaren 2an, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 17ko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu horren bidez, 2021. urtean cultura-sorkuntza bultzatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri dira, eta horretarako deialdia egin.

Aginduaren 11.1 artikuluak dioenez, Kulturako sailburuordeak emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo bazaie ere.

Horiek horrela izanda, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko otsailaren 17ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntza guztiak eta horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 15a.

Kulturako sailburuordea,

ANdoni iturbe amorebieta.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala