Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2021eko abuztuaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4427

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 2koa, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baitira Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko martxoaren 10eko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza eskaerak. Agindu horren bidez, 2021eko dirulaguntza-deialdia egiten da Estatuko eta/edo nazioarteko lehiaketetan parte hartu duten kirol-klubetan eta kirol-instalazio edo gimnasioetan 2020ko ekitaldian eragin dituen ondorioak arintzeko.

AURREKARIAK

1.– 2021eko martxoaren 25ean argitaratu zen EHAAn Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko martxoaren 10eko Agindua, zeinaren bidez 2021eko dirulaguntza-deialdia egiten baita, Estatuko eta/edo nazioarteko lehiaketetan parte hartu duten kirol-klubetan eta kirol-instalazio edo gimnasioetan COVID-19ak 2020ko ekitaldian eragin dituen ondorioak arintzeko .

2.– 9.2 artikuluaren arabera, deialdian aurkeztutako eskabideak bidezko prozeduraren bidez izapidetuko dira, eta ebazpena Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak emango du. 9.3 artikuluak ezartzen duen bezala, hartzen den ebazpenak zehaztuko du eskatutako dirulaguntzak eman edo, hala badagokio, ezetsi behar diren, eta ematen badira, pertsona edo erakunde onuradunen izena edo izen soziala eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko ditu. Ezetsitako eskaeren kasuan, eskatzaileen identitatea edo izen soziala eta ezespenaren oinarri diren arrazoiak jasoko ditu.

Horiek horrela, eta aipatutako aginduaren 9.2 artikuluak emandako eginkizunak betez, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatutako erakundeei dirulaguntzak ematea, bertan adierazitako zenbatekoei dagokiena.

Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatutako eskabideak ezestea, bertan adierazitako arrazoiengatik.

Hirugarrena.– 2021eko martxoaren 10eko Aginduan araututako dirulaguntzen onuradunek testu horren 11. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.

Laugarrena.– Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi eta 11. artikuluan adierazitako epea igaro ondoren ordainduko da dirulaguntza, ukorik izan ez bada.

Ordainketa izapidetu aurretik, erakunde onuradunek esleitutako dirulaguntza onartu beharko dute. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiola jakinarazten zaion egunetik hasi eta hamar eguneko epean onuradunak dirulaguntzari berariaz eta idatziz uko egiten ez badio, dirulaguntza onartu duela ulertuko da.

Bosgarrena.– Dirulaguntzaren erakunde onuradunak ez badu betetzen Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14. eta 46. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.2 artikuluan aurreikusitako betebeharren bat, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendariak, onuradunari entzun eta dagokion prozedura gauzatu ondoren, emandako laguntza ordaintzeko eskubidea galdu duela deklaratuko du.

Seigarrena.– Gainera, emandako laguntza ordaindu bada, bidezkoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari jasotako zenbatekoa itzultzeko betebeharra adieraztea, bai eta dirulaguntzen arloan berandutze-interesa eskatzea ere, dirulaguntza ordaintzen denetik itzulketaren bidezkotasuna erabakitzen den egunera arte, edo zordunak itzulketa sartzen duen egunera arte, hori baino lehenagokoa bada, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37.1 artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 53.1 artikuluan.

Zazpigarrena.– Agindu hau banan-banan jakinaraziko zaie interesdun guztiei, hargatik eragotzi gabe Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Zortzigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 2a.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala