Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

161. zk., 2021eko abuztuaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4422

AGINDUA, 2021eko uztailaren 7koa, Hezkuntzako sailbururarena, zeinaren bidez baimena eskatzen baita Bilboko udalerrian (Bizkaia) «Babila» haur-eskola pribatua ireki eta jardunean hasteko.

Bilboko udalerrian (Bizkaia) haur-eskola pribatu bat irekitzeko eta jardunean hasteko baimena eskatzeko, «Bibala 2122 SL» entitatearen ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko ikastetxe pribatuen baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 131/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, (martxoaren 12ko BOE) apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duena; 215/2010 Dekretua, azaroaren 16koa, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri, eta abenduaren 17ko 297/2002 Dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena (azken dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak arautu zituen 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan) (azaroaren 19ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2021-2022ko ikasturtetik aurrera, haur-eskola pribatu hau irekitzeko eta jardunean hasteko baimena ematen da:

Kode zenbakiak: 015918 eta 48019791.

Izen generikoa: haur-eskola pribatua.

Izen espezifikoa: «Babila».

Titularra: Bibala 2122 SL.

Helbidea: Garellano 17.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimentzen den irakaskuntza: Haur Hezkuntzako 1. zikloa.

Ikastetxearen edukiera: 6 unitate.

– 2 unitate urtebete azpiko haurrentzat, bakoitza 8 ikaspostuko edukierakoa.

– 3 unitate urtebete eta bi urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostuko edukierakoa.

– unitate 1 bi eta hiru urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

2. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateak emango dituzten irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeek ezartzen dituzten higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

4. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera behartuta dago ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

5. artikulua.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren 23. artikuluaren arabera, emandako baimena baliogabetu egingo da, ikastetxeak baimena emateko indarreko araudian ezarritako gutxieneko baldintzaren bat betetzen ez duenean.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen edo dirulaguntza deialdien bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 7a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala