Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2021eko abuztuaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4391

184/2021 DEKRETUA, uztailaren 20koa, «Finkatze Kapitala Finkatuz SA» sozietate publikoaren 2021eko aurrekontuak onartzen dituena.

2021eko apirilaren 21ean, 124/2021 Dekretua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (124/2021 Dekretua, apirilaren 13koa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Finantzen Euskal Institutuari «Finkatze Kapitala Finkatuz SA» sozietate publikoa sortzeko). Dekretu horrek onartu zen egun beretik aurrera izango ditu ondorioak.

Behin sozietatea eratuta, eta ekitaldi honetan behar bezala jarduteko behar dituen lege-baliabideak izan ditzan, ezinbestekoa da sozietatearen 2021eko aurrekontua onartzea.

Urteko aurrekontuen legeak indarrean jarri ondoren sortzen diren entitate publikoen aurrekontuak onar ditzake Gobernuak, bat etorriz Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren bigarren xedapen gehigarriarekin; testu bategin hori maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartu zuen (1/2011 Legegintzako Dekretua, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena).

Horrenbestez, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2021eko uztailaren 20an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartzea «Finkatze Kapitala Finkatuz SA» sozietate publikoaren 2021eko kapital-aurrekontua (161.177.552 euro) eta ustiapen-aurrekontua (1.788.468 euro). Dekretu honen eranskinean jasota daude aurrekontu horien banakapena eta aurreikusitako urteko kontuak.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2021eko uztailaren 20an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana