Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2021eko abuztuaren 11, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4384

570/2021 EBAZPENA, uztailaren 9koa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko Irun erdialdeko Lehen Mailako Arretako Administrazio Taldeko Buru lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.

Bidasoko ESIko Irun erdialdeko Lehen Mailako Arretako Administrazio Taldeko Buru lanpostua hutsik dago. Hori dela eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori prozedura librez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek. Hona hemen

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

– Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan langile finkoak izatea (estatutupekoak, funtzionarioak edo lan-kontratudunak) eta lanpostua jabetzan izatea C2/D2 lanbide-taldean.

– C2/D2 mailako titulazioa izatea.

– Gutxienez 2 urteko lan-esperientzia C2/D2 lanbide-taldean.

– Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betekizunak.

– 2. HE (derrigortasun data: 2005-06-01).

2.– Kontuan hartuko diren merezimenduak.

– Unitatea kudeatzeko memoria-proiektua egitea.

– Ezagutza eta esperientzia Osabide AP (profesionalen kudeaketa, agenden kudeaketa) eta e-Osabide aplikazio informatikoen erabileran.

– Esperientzia bezeroaren arretarako arloen kudeaketa administratiboaren arloan.

– Taldeen antolaketan eta kudeaketan esperientzia eta/edo prestakuntza izatea.

– Lantaldeetan parte hartzea.

– Ofimatikako ezagutzak: Word, Excel, Access eta Power Point.

Interesgarritzat jotzen diren eta lanpostu hori betetzeari balioa eransten dioten merezimendu guztiak aurkeztu ahal izango dira.

3.– Euskara ezagutza.

Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuan eta hori garatzeko arauetan aurreikusitakoaren arabera baloratuko da.

4.– Eskabideak aurkezteko epea.

Interesdunek Osakidetzako Bidasoko ESIko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Zubieta finka, Mendelu auzoa z.g. 20280 Hondarribia). Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako moduan ere aurkeztu ahal izango dira.

Interesdunek Bidasoko ESIko Pertsonen Zuzendaritzara bidali beharko dute eskabidea, datu pertsonal guztiekin batera (Zubieta finka, Mendelu auzoa z/g, 20280 Hondarribia).

Agiriak honela aurkeztu behar dira:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionarioen edo estatutupeko langileen izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratudun langile finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Betekizunak betetzen direla egiaztatzen duten agirien fotokopia konpultsatua.

– Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

– Unitatearen kudeaketa Proiektua/Memoria.

Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazitako moduan egiaztatzea CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta agertzen diren alderdiak, baina halere, izangaiaren eskabidean adierazi beharko dira.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko, eta hautagaiei jakinaraziko zaie.

Batzordeak, eskabideak aztertu ondoren, izangaiei jakinaraziko zaizkien eginbide osagarriak egitea erabaki ahal izango du.

Izangaiak baloratu ondoren, proposamena egingo da, izendapena formalizatzeko. Epaimahaiak, txosten arrazoitua egin ondoren, hutsik uztea proposatu ahal izango du, baldin eta izangaiek ez badituzte eskatutako baldintzak betetzen.

Batzordearen bilera bakoitzaren akta egingo da. Bertan, honako hauek jasoko dira: aurkeztutako izangaiak, egindako eginbide osagarriak (halakorik balego), eta horietako bati lanpostua esleitzeko edo, hala badagokio, deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak.

6.– Hautaketa-prozedura.

Inola ere ezingo dira merezimendutzat hartu deialdia EHAAn argitaratzen den egunerako lortuta ez daudenak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Lanpostuaren eginkizunak.

– Administrazio-unitateen programazioa, kudeaketa eta ikuskapena garatzea, bai eta horri atxikitako lantaldearen koordinazioa ere.

– Administrazio-izaerako lantaldeen edo prozesuen kudeaketa eta ikuskapena garatzea, jarduerari edo garapenari lotutako bitartekoak eta baliabideak koordinatuz.

– Bere arloari dagozkion kudeaketa-helburuak ezartzen laguntzea, informazioa emanez eta horiei dagokien prestakuntza sustatuz.

– Lan-arloaren operatiboa programatzea, zehaztutako helburuak betetzeko beharrezkoak diren jarduerak eta baliabideak ezarriz.

– Jarduerarako beharrezkoak diren materialak eta hornidurak hornitzea eta erabilgarri jartzea eta hori guztia gainbegiratzea.

– Lantaldearen jarduerak antolatzea eta hornidurak eta baliabide materialak banatzea, ahalik eta aprobetxamendurik eta eraginkortasunik onena lortzeko.

– Bere unitatearen jarduerak erakundearen beste eremu batzuekin koordinatzea, informazioa behar bezala transmititzea ahalbidetuz eta beharrezko komunikazioak ezarriz.

– Bere eremuan zehaztutako funtzionamendu-irizpideak eta lan-prozedurak betetzen direla gainbegiratzea.

– Garatutako jardueren kalitatea gainbegiratzea eta ebaluatzea, izan daitezkeen eraginkortasunik ezak hautemanez eta hobekuntzen ezarpena kudeatuz.

8.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.

Hemen hasten den prozedura (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea) Osakidetzako Bidasoko ESIko zuzendari-gerentearen ebazpenaren bidez amaituko da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, intranetean eta Osakidetzaren web-orri korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatzen ez bada.

9.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea emango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Hondarribia, 2021eko uztailaren 9a.

Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,

JOSE MANUEL LADRON DE GUEVARA PORTUGAL.


Azterketa dokumentala