Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

158. zk., 2021eko abuztuaren 10a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4373

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 15ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, 2021eko apirilaren 29ko Agindua ebazten duena; agindu horren bidez, Ikertalent programako laguntzen 2021eko onuradunen destino-zentro izango diren erakunde laguntzaileak hautatzeko deialdia egiten da.

2021eko martxoaren 31n argitaratu zen 115/2021 Dekretua, martxoaren 23koa, nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-, teknologia- eta enpresa-arloko ikertzaileentzako eta langile teknologoentzako prestakuntza-laguntzak arautzen dituena (Ikertalent programa).

Programako prestakuntza-jarduerak garatuko diren I+G+b proiektuak atxikitze-zentroetan egingo dira, eta zentro horiek zuzenbide publikoaren nahiz pribatuaren mende egon daitezke.

Zentro horiek, erakunde laguntzaile gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren VI. tituluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoaren mende egongo dira.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko apirilaren 29ko Aginduaren bidez, lehia-prozedurarako deialdia egin da Ikertalent programaren 2021eko deialdiko onuradunen destino-zentro izango diren erakunde laguntzaileak hautatzeko.

Prozedura horren bidez, zuzenbide pribatuaren mende dauden erakundeak hautatuko dira, destino-zentro gisa atxiki daitezen ikertzaileentzako 9 prestakuntza-laguntzetan (doktoratu aurreko bekak) eta teknologoentzako 10 prestakuntza-laguntzetan; hain zuzen ere, martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuak EAEko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-, teknologia- eta enpresa-arloan arautzen dituen laguntzetan.

Xedatutakoaren arabera, eskabideak ebaluatzeko eratutako Hautaketa Batzordeak Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari helarazi dio bere ebazpen-proposamena, eta, proposamen hori egiteko, kontuan hartu dira Aginduan ezarritako balorazio-irizpideak.

Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onartzea ebazpen honen eranskinean zerrendatzen diren zuzenbide pribatuaren mendeko erakunde laguntzaileen hautaketa, ikertzaileentzako 9 laguntza eta teknologoentzako 10 laguntza emateko prestakuntza-jarduera garatzeko EAEko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-, teknologia- eta enpresa-arloan (Ikertalent programa), 2021eko deialdian.

Bigarrena.– Hautatutako proiektuen deskribapena eta destino-zentroa ebazpen honen eranskinean daude zerrendatuta.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 15a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

JAVIER PLASENCIA CUADRADO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala