Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2021eko abuztuaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
4259

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 16koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, zeinaren bidez lankidetza-erakundeei laguntzak ematen baitzaizkie, 2021. urterako genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketarako prozesuak sustatzeko.

Martxoaren 27ko 40/2018 Dekretuak (2018ko apirilaren 9ko EHAA, 67. zk.) lankidetza-erakundeei eman beharreko laguntzak arautzen ditu, erakundeetan genero-berdintasunaren aldeko erakunde-aldaketako prozesuak sustatzeko.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2021eko martxoaren 11ko Ebazpenaren bidez (2021eko martxoaren 25eko EHAA, 60. zk.), lankidetza-erakundeei laguntzak emateko deialdia egin zen, erakundeetan genero-berdintasunaren aldeko antolamendu-aldaketaren prozesuak 2021. urtean sustatzeko.

Ikusi da deialdia egiteko ebazpenaren 5. artikuluaren bidez hartarako izendatutako hautaketa-batzordeak laguntzak emateko egindako proposamena. Egin ditu Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinatzeko Zerbitzu Teknikoak laguntza-eskabideen balorazioa eta azterketa teknikoa. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2021eko martxoaren 11ko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak ematea. Laguntza horiek ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei emango zaizkie, eranskin horretan aipatzen den kopuruan eta eran.

Bigarrena.– Baztertzea II. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskaerak, eranskinean adierazten diren arrazoiengatik.

Hirugarrena.– Dirulaguntzak ezestea III. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen hau erakunde interesdunei jakinaraztea.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Seigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zenetik hiru hilabete igaro eta ebazpenik ez bada eman, ezetsi egin dela ulertu ahal izango da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekita egongo da.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 16a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala