Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2021eko abuztuaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4258

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 12koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2021eko dirulaguntzak emateko balorazio-batzordearen osaera.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko ekainaren 16ko Agindua ikusi da, non oinarri arautzaileak ezarri baitira eta deialdia egin baita itsas kultura-ondarearen garrantzia nabarmentzeko 2021eko ekitaldiko dirulaguntzetarako.

Agindu horren 13. artikuluan xedatzen denez, balorazio-batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordearen osaera argitaratzea. Honako hauek osatuko dute batzorde hori:

Batzordeburua:

– Mikel Aizpuru Murua, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak:

– Abdona Gil Abad, Euskal Kultura Ondarearen Zentroaren arduraduna.

– Armando Llamosas Rubio, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako teknikaria.

Eta itsas kultur-ondarearen ikerketaren arloan entzute handia duten bi pertsona:

– José Manuel Matés Luque.

– Juan Antonio Apraiz Zallo.

Bigarrena.– Balorazio-batzordeko idazkari izendatzea, hitzarekin baina botorik gabe, Garazi Gomez Alegria, Kultura Ondarearen Zuzendaritzako aholkulari juridikoa.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 12a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala