Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2021eko abuztuaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4257

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 8koa, Kulturako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko dirulaguntzetarako deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituzten balorazio-batzordeen kideak izendatzen dituena eta batzordeen osaera argitaratzen duena.

Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko maiatzaren 5eko Agindua, ikus-entzunezkoen ekoizpena sustatzeko 2021. urteko dirulaguntzak iragartzen eta arautzen dituena.

Kontuan izanda aipatutako aginduaren 8. artikuluak adierazten duela aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko bi balorazio-batzorde eratuko direla eta batzorde horien kideak izendatzea eta osaera argitaratzea Kulturako sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela.

Horiek horrela,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio-batzordeen kideak izendatzea eta batzorde horien osaera argitaratzea.

1.– Film laburren produkzioa delako modalitatean:

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Nagore Eceiza Múgica andrea.

– Olatz Beobide Egaña andrea.

– Miriam Ortega Domínguez andrea.

– Unai Guerra Buenechea jauna.

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.

2.– Zinemarako fikziozko film luze, aurrekontu txikiko zinemarako fikziozko film luze, zinemarako animaziozko film luze eta sortze-dokumental film luzeen produkzioa delako modalitateetan:

Mahaiburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak (lau aditu-profesional, aztertu beharko dituzten laguntza-modalitateekin zerikusia dutenak):

– Begoña Vicario Calvo andrea.

– Belén Bernuy Casas andrea.

– Juan Esteban Urkixo Beitia jauna.

– Miguel Gómez-Tejedor Santa Cruz jauna.

Idazkaria: Manu Galarraga Izaguirre jauna, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria.

Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 8a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala