Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2021eko abuztuaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4255

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 12koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez baimena ematen baita 713 zenbakiko ikastarotik 719 zenbakiko ikastarora bitarteko ikasleei txartel hauek emateko eta baliozkotzeko: produktu fitosanitarioen aplikatzailearen oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Ikastaro hauek antolatu dira:

– 713 zenbakiko ikastaroa, Gestión Integral Denbo SLk Mungian emandakoa: Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailearen on-line ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 714 zenbakiko ikastaroa, Fraisoro Eskola BHIk emandakoa: Lorategiak eta berdeguneak instalatzea eta mantentzea (AGAO0208) profesionaltasun-ziurtagiria (Lanbide), maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 715 zenbakiko ikastaroa, Ekin Consultoriak Arespalditzan emandakoa: Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailearen on-line ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 716 zenbakiko ikastaroa, Derio Nekazaritza Eskola BHIk emandakoa: Paisajismoa eta landa-ingurunea, Basoen kudeaketa, Lorezaintza eta loreak, eta Nekazaritza ekoizpen ekologikoa ikastaroak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

– 717 zenbakiko ikastaroa, Arkaute Nekazaritza Eskola BHIk emandakoa: Paisajismoa eta landa-ingurunea, Lorezaintza eta loreak, eta Nekazaritza ekoizpen ekologikoa ikastaroak, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

– 718 zenbakiko ikastaroa, Fraisoro Eskola BHIk Zizurkilen emandakoa: Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailearen on-line ikastaroa, oinarrizko mailakoa, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena.

– 719 zenbakiko ikastaroa, titulua baliozkotzekoa, maila kualifikatukoa, C motako txartela eskuratzeko eskubidea dakarrena; eta beste autonomia-erkidego batzuetan egindako ikastaroak, oinarrizko mailakoak, produktu fitosanitarioen aplikatzaileari buruzkoak, B motako txartela eskuratzeko eskubidea dakartenak.

Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren IV. eranskineko A zatian –oinarrizko mailari dagokionez– eta B zatian –maila kualifikatuari dagokionez– jasotzen diren edukia eta ikastorduak kontuan hartuta eman dira zazpi ikastaro horiek, eta hurrenez hurren B eta C motetako txartelak eskuratzeko eskubidea dakarte. Dekretu horren bitartez, produktu fitosanitarioak modu jasangarrian erabili ahal izateko jardun-esparrua ezartzen da.

Bigarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Teknikoaren koordinatzaileak txartelak ematearen aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira, halaber, honako hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa, eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 17.1.b) artikulua, non Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen baitzaizkio landare-osasunaren alorreko eginkizunak. Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartelak emateko agintzea:

1.– 713 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen I. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

2.– 714 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honen II. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

3.– 715 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen III. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

4.– 716 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honen IV. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

5.– 717 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatukoa, ebazpen honen V. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

6.– 718 zenbakiko ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honen VI. eranskineko zerrendan dauden pertsonentzat.

7.– 719 zenbakiko ikastaroko maila kualifikatukoa eta oinarrizko mailakoa, ebazpen honen VII. eranskineko zerrendetan dauden pertsonentzat.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 12a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala