Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

153. zk., 2021eko abuztuaren 2a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4250

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 5ekoa, Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakariarena, zeinaren bidez deklaratzen baita bete gabe geratu dela lehiaren euskal agintaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c artikuluan eta Lehiaren Euskal Agintaritzaren lehendakariaren 2021eko maiatzaren 10eko Ebazpenaren hirugarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2021eko maiatzaren 27ko EHAA, 103. zk.), Euskal Agintaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Lehiaren Euskal Agintaritzan hutsik dagoen goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa (kodea: 520010; dotazioa: 182).

Bigarrena.– Ebazpen honek 2021eko uztailaren 5etik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, honen aurka, aukerako berrastertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen órgano berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik Aurrera.

Bilbao, 2021eko uztailaren 5a.

Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria,

ALBA URRESOLA CLAVERO.


Azterketa dokumentala