Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2021eko uztailaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4221

EBAZPENA, 2021eko maiatzaren 27koa, Lan eta Enplegu Saileko Lan eta Gizarte Segurantzaren zuzendariarena, zeinaren bidez erregistratu, gordailutu eta argitaratzen den «Neiker – Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea SAren 2021-2023ko aldirako hitzarmen kolektiboa / Convenio Colectivo de Neiker, Instituto Vasco de Investigación y Desarrollo Agrario SA para 2021-2023» (hitzarmen-zenbakia 86001822012000).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2021eko maiatzaren 19an, Regconen, aipatutako hitzarmenari lotutako dokumentazioa aurkeztu da, zeina 2021eko urtarrilaren 26an sinatu zuten negoziazio-mahaiko enpresa ordezkaritzak eta ordezkaritza sozialak.

Bigarrena.– Aipatutako hitzarmeneko sinatzaileek erregistro, gordailutze eta argitarapenerako izapide-eskaria egingo duen pertsona izendatu dute.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 2. artikuluan, Lan eta Enplegu Saila sortzen da, eta 6. artikuluan sail horren egitekoen artean dago jasota lan-arloko legeek lan-harremanei buruz ezartzen dutena egikaritzea. Bestalde, Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuak 10.1.j) artikuluan, Euskadiko Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroa telematikoki zuzendu eta kudeatzea esleitzen zaio, dekretuan zedarritutako baldintzei eta indarrean dauden gainerako erauei jarraikiz.

Bigarrena.– Prozedura honetan aplikagarri den araudi substantiboa jasota dago Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan eta Euskadiko laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailutzeari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuan.

Hirugarrena.– Aurkeztu den akordioa egintza inskribagarria da Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713 /2010 Errege Dekretuaren 2.1.a) artikuluan ezartzen denaren arabera, eta sinatu egin da urriaren 23ko Langileen Estatutuko Legearen testu bategina onartzen duen 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 85., 88., 89. eta 90. artikuluetan ezarritako betekizunei jarraikiz.

Behin inskribatze-eskabidea eta erantsitako dokumentazioa aztertuta, egiaztatu da legezko betekizun guztiak betetzen dituela; beraz, Euskadiko laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailutzeari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatu eta gordailutzea, alderdiei jakinaraziz.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko maiatza 27a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala