Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

151. zk., 2021eko uztailaren 29a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4217

897/2021 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren epaimahai kalifikatzailea izendatzen den (Erizain Laguntzailea eta Farmaziako Laguntzailea kategorien 2021eko apirileko zikloa eta Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko 2021. eta 2022. urteetan argitaratzen diren kategoria guztietako destinoen eskaintza-zikloak).

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren bidez, Osakidetza Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren prozeduraren oinarriak onartu ziren, eta Erabaki hori, hain zuzen, 2019ko abenduaren 24an argitaratu zen (EHAA 244. zk.).

Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 274/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egin zen Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizain Laguntzailea kategorian, eta Ebazpen hori, hain zuzen, 2021eko martxoaren 9an argitaratu zen (EHAA 49. zk.).

Halaber, Osakidetzako zuzendari nagusiaren otsailaren 26ko 275/2021 Ebazpenaren bidez, lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren deialdia egin zen Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Farmaziako Laguntzailea kategorian, eta Ebazpen hori, hain zuzen, 2021eko martxoaren 9an argitaratu zen (EHAA 49. zk.).

Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 26ko 145/2021 Ebazpenaren bidez, argitara eman zen lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorreko 2021eko apirileko zikloko destinoen eskaintza Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Erizain Laguntzailea kategorian. Ebazpen hori, hain zuzen, 2021eko apirilaren 14an argitaratu zen (EHAA 72. zk.), eta apirilaren 27ko 233/2021 Ebazpenaren bidez aldatu (maiatzaren 5eko EHAA).

Era berean, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 26ko 146/2021 Ebazpenaren bidez, argitara eman zen lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorreko 2021eko apirileko zikloko destinoen eskaintza Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa duten Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko Farmaziako Laguntzailea kategorian. Ebazpen hori, hain zuzen, 2021eko apirilaren 14an argitaratu zen (EHAA 72. zk.), eta apirilaren 27ko 236/2021 Ebazpenaren bidez aldatu (maiatzaren 5eko EHAA).

2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1 oinarriarekin eta aurreko paragrafoan aipatutako Ebazpenean ezarritako irizpideekin bat etorriz, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak lekualdatze-lehiaketa kalifikatuko duen epaimahaia izendatuko du, eta denboraldi jakin baterako izendapena ezarri ahalko du, epaimahai horrek hurrengo esleipen-prozesuetan egin ahal izan ditzan baremazio- eta balorazio-zereginak.

Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren bidez, zenbait alderdi ezarri ziren Osakidetzako lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko epaimahaietako kideak izendatzeko, eta zehaztu zen epaimahai batek bilduko dituela Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldean integratzen diren kategoriak.

Izendapen hau aipatutako ebazpenean ezarritako zozketaren ondoren egiten da, eta hautatuak izan diren langileek alegatzen dituzten abstenitzeko eta errekusatzeko arrazoiak eta dispentsa eskatzeko arrazoiak aurkezteko emandako epea igaro ondoren.

Horiek horrela, eta indarrean dagoen legedian langileen gaietan aitortuta ditudan eskumenez baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren eta 2021. eta 2022. urteetan argitaratzen diren Teknikari Laguntzaile Sanitarioak lanbide-taldean integratutako kategorien lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko destinoen eskaintza-zikloen epaimahai kalifikatzailea izendatzea. Epaimahai hori Ebazpen honen eranskinean agertzen diren kideez osatuta egongo da.

Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren 10.1 apartatua eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 26ko 112/2021 Ebazpenaren lehenengo apartatua aplikatuz, izendapen hori 2021eko apirileko zikloa eta 2021. eta 2022. urteetan argitaratzen diren destinoen eskaintza-zikloak amaitu arte luzatuko da, eta beste bi urtez luzatu ahal izango da.

Izendapena luzatzea erabakitzen bada, Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez egingo da.

Bigarrena.– Ebazpen honek daukan egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetzako Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak xedatzen dutenaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 1a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.

ERANSKINA
EPAIMAHAI KALIFIKATZAILEA TEKNIKARI LAGUNTZAILE SANITARIOAK

Epaimahaiburua:

– Titularra: Idoia Zamora Cordero.

– Ordezkoa: Mikel Gotzon Arano Garitagoitia.

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: María Angeles Zabala Arriaga.

– Ordezkoa: Koldo Aguirrebengoa Chertudi.

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: José Ramón Zuñiga Gangoiti.

– Ordezkoa: Miren Mertxe Zabalondo Belaustegui.

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Rakel Zabala Bilbao.

– Ordezkoa: Iñigo Ahedo Canto.

Laugarren epaimahaikidea:

– Titularra: Fernando Abin Uzabal.

– Ordezkoa: Margarita Zafra Ruiz.

Bosgarren epaimahaikidea:

– Titularra: June Zabaleta Iñiguez de Nanclares.

– Ordezkoa: Modesto Alconada González.

Idazkaria:

– Titularra: Ana María Zamarripa Elua.

– Ordezkoa: Javier Arispe Ruiz de Gauna.


Azterketa dokumentala