150. zk., 2021eko uztailaren 28a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (8220 KB - 25 orri.)
- EPUB (5744 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4205
38/2021 EBAZPENA, uztailaren 8koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita lankidetza hitzarmen hau argitaratzea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila, eta Soraluze-Placencia de Las Armasko Udala. Gaia: alokairu-erregimeneko gizarte babeseko etxebizitzen sustapena Soraluze-Placencia de Las Armasko udal-mugartean «Txurruka».
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatutako hitzarmena sinatu du, eta, hari dagokion publikotasuna emateko, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian lankidetza hitzarmen hau argitaratzea: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila, eta Soraluze-Placencia de Las Armasko Udala. Gaia: alokairu-erregimeneko gizarte babeseko etxebizitzen sustapena Soraluze-Placencia de Las Armasko udal-mugartean «Txurruka».
Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 8a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.