Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2021eko uztailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4197

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 24koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, emakumeen eta gizonen berdintasunaren alorreko ikerlanak egiteko 2021eko bekak ematen eta ukatzen dituena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2020ko abenduaren 9ko Ebazpenaren bidez, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko hiru bekatarako 2021erako deialdia egin zen (abenduaren 30eko EHAA, 261. zenbakia).

Ebazpen horren 11. artikuluan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak ebazpen adierazi bat emango du bekak emateko eta ukatzeko, eta, ebazpena banan-banan jakinarazteaz gain, emandako beken zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpenaren 9.5 artikuluan ezartzen da hautaketa-batzordeak ordezkoen zerrenda bat ere proposatu dezakeela, pertsona edo talde onuradunek bekari uko egiten diotenerako.

Ebazpen horren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, ebazpen hau onartu eta berehala egingo da lehen ordainketa; bigarren ordainketa 2022ko ekitaldian egingo da, une horretan eginda dagoen ikerlana baloratu ostean; eta hirugarrena, bekaren helburu den azterlana jaso eta baloratutakoan, 2022ko ekitaldi horretan bertan.

Adierazitakoagatik, eta hautaketa-batzordeak egindako proposamena aintzat hartuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Berdintasunaren alorreko ikerlanetarako 3 beka ematea 2021ean. Ebazpen honen I., II. eta III. eranskinetan jasotzen dira beka mota bakoitzaren onuradunak. Beka hogeita hiru mila hirurehun eta hogeita hamahiru (23.333) eurokoa izango da pertsona edo talde onuradun bakoitzarentzat.

Bigarrena.– Berdintasunaren alorreko 2021eko ikerlanetarako beken ordezkoak izendatzea. I., II. eta III. eranskinetan aipatzen dira, bakoitzari dagokion hurrenkeraren arabera.

Hirugarrena.– Berdintasunaren alorreko 2021eko ikerlanetarako bekak ukatzea eranskinetan jasotakoei, han adierazten diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 24a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala