Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

149. zk., 2021eko uztailaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4196

43/2021 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita 2021eko lehen seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako dirulaguntzak argitaratzea.

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateratuak –azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onetsia, eta martxoaren 26ko 1/2015 Legearen artikulu bakarrak aldatua– 49.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, Gobernu Kontseiluak zuzenean ematen dituen dirulaguntzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira; beraz, agindu hori betetzeko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– 2021eko lehen seihilekoan Gobernu Kontseiluak zuzenean emandako dirulaguntzen zerrenda argitaratzea, zeina ebazpen honen eranskin gisa jasotzen baita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 12a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala