Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

146. zk., 2021eko uztailaren 23a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4163

AGINDUA, 2021eko ekainaren 21ekoa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Fundacion Bancaria Kutxa- Kutxa Banku Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

2021eko martxoaren 11n, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saileko erregistroan telematikoki sartu zen Fundacion Bancaria Kutxa- Kutxa Banku Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuak aldatzeko eskritura publikoa, zeina 2021eko martxoaren 10ean egiletsi baitzen Guadalupe Maria Inmaculada Adanez Garcia Donostiako notario andrearen aurrean (protokolo-zenbakia: 375).

Eskritura Publiko horretan sartu zen Fundazioaren Patronatuko idazkari Natalia Garcia de Albizu Garate andreak, presidentearen oniritziarekin, 2021eko martxoaren 8an egindako ziurtagiria, patronatuak 2021eko otsailaren 25ean egindako bilerarena. Bilera horretan, aho batez erabaki zuen estatutuetako artikulu hauek aldatzea: 1., 2., 4., 6., 7., 8., 16., 18., 19., 20., 22., 25., 26., 27., 28., 30., 39., 40., 42., 43., 46 eta 49. artikuluak. Horiek aldatu, ezabatu, sistematikoki birkokatu edo hitzez hitzeko terminoetan berriro zenbakitzen dira.

Oro har, estatutu-aldaketa honek COVID-19aren agerpenak eragindako ezohiko egoeran agerian gelditu diren gabezia batzuk jasotzen ditu (hala nola babesleei laguntza telematikoa emateko aukera); argitu eta hurbildu egiten du Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen idazketa, eta nabarmendu egiten du genero gramatikal femeninoaren eta maskulinoaren erabilera.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena, honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedientearekin batera, funtsezkotzat jotzen diren dokumentu eta datu guztiak aurkeztu dira. Horrela, bereziki betetzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan eskatutako betekizunak. Gainera, estatutuetan egindako aldaketak bat datoz aplikatzekoak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Fundacion Bancaria Kutxa- Kutxa Banku Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen 1., 2., 4., 6., 7., 8., 16., 18., 19., 20., 22., 25., 26., 27., 28., 30., 39., 40., 42., 43., 46 eta 49. artikuluetan egindako aldaketak, Fundazioaren patronatuak 2021eko otsailaren 25ean erabakitakoak, eta, 2021eko martxoaren 10ean Guadalupe Maria Inmaculada Adanez Garcia Donostiako notario andrearen aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 375).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta, haren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 21a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala