Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2021eko uztailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4147

AGINDUA, 2021eko uztailaren 2koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baita Jakintelligent Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa.

2021eko maiatzaren 18an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, Jakintelligent Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Fundazioaren patronatuak 2020ko urriaren 30ean erabaki zuen aldaketa, eta eskritura publiko bihurtu zen Bilbon 2021eko maiatzaren 18an Carmen Velasco Ramírez notario andrearen aurrean (protokolo-zenbakia: 686). Eskabide-idazkiari espedienteko dokumentazioa erantsi zitzaion.

Fundazioen Erregistroak antzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion fundazioari, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean 2021eko maiatzaren 25ean dokumentazio gehigarria erantsi zen aipatutako akatsak zuzentzeko.

Aipatutako dokumentazioaren bitartez, fundazioaren estatutuen 27. artikuluan aldaketa egiten da ekitaldi ekonomikoaren hasiera- eta itxiera-datei dagokienez. Etorkizunean, fundazioaren ekitaldi ekonomikoa urte bakoitzeko ekainaren 1ean hasiko da, eta hurrengo urteko maiatzaren 31n amaituko da.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio estatutuak aldatzeko espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.

Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 42. artikuluan aurreikusitako baldintzak. Horrenbestez, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin.

Hori guztia kontuan hartuta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jakintelligent Fundazioa izeneko fundazioaren estatutuen 27. artikuluaren aldaketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Carmen Velasco Ramírez notario andrearen aurrean 2021eko maiatzaren 18an egiletsitako eskritura publikoan aurreikusitako baldintzetan (protokolo-zenbakia: 686).

Etorkizunean, fundazioaren ekitaldi ekonomikoa urte bakoitzeko ekainaren 1ean hasiko da, eta hurrengo urteko maiatzaren 31n amaituko da.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 2a.

Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

OLATZ GARAMENDI LANDA.


Azterketa dokumentala