Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2021eko uztailaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4144

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 29koa, Lan eta Enplegu Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, zeinaren bidez Euskadiko Txerrizaleen Federakuntza (E.TXE.FE.) desegiteko eta likidatzeko erabakia gordailutzeko agintzen baita eta erabaki hori argitaratzen baita.

Ikusi da Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza honetan hasi den espedientea, Euskadiko Txerrizaleen Federakuntza (E.TXE.FE) izeneko erakundea desegiteko eta likidatzeko erabakia gordailutzeari buruzkoa. Eta ebazpen hau eman da honako hauek oinarritzat hartuta:

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2021eko maiatzaren 31n aurkeztu zen Euskadiko Txerrizaleen Federakuntza (E.TXE.FE) izeneko elkartea desegiteko eta likidatzeko erabakia gordailutzea eskatzeko dokumentazioa.

Bigarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioan jasotzen dira elkartea desegitea eta likidatzea erabakitzen duen 2021eko urtarrilaren 15eko Batzar Nagusiaren aktaren ziurtagiria, gobernu- eta ordezkaritza-organoetako titularren kargu-uzteari buruzko dokumentazioa, desegiteaz arduratzen diren pertsonen identifikazio-datuak, desegitearen arrazoiak eta noiz gertatu den, eta elkartearen gerakinaren norakoa.

Egitate horiei honako hauek aplikatuko zaizkie:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Lan eta Enplegu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren urtarrilaren 19ko 7/2021 Dekretuaren 10.1 n) artikuluak ematen dio organo honi Sindikatu eta Enpresa Elkarteen Estatutuak gordailutzeko eskumena.

Bigarrena.– Administrazio-prozedura honetan aplikatu beharreko funtsezko araudia apirilaren 1eko 19/1977 Legean eta Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan jasotakoa da.

Hirugarrena.– Gordailutzeko aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, zuzenbidearen araberakoa dela egiaztatu da, eta, beraz, bidezkoa da Euskadiko Txerrizaleen Federakuntza (E.TXE.FE) izeneko elkartea desegiteko eta likidatzeko erabakia gordailutzea eta erabaki hori argitaratzea.

Aipatutako oinarriak eta oro har aplikatu beharreko gainerako xedapenak ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskadiko Txerrizaleen Federakuntza (E.TXE.FE) izeneko elkartea desegiteko eta likidatzeko erabakia gordailutzea agintzen da.

Bigarrena.– Gordailu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzen da, Sindikatuen eta enpresa-erakundeen estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 10. artikuluan aurreikusitako moduan.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ematen den egunean bertan izango ditu ondorioak.

Laugarrena.– Ebazpen honen berri eman behar zaie interesdunei, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan xedatutako moduan; halaber, ebazpena Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan Arloko Salan aurkaratu ahal izango da, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 29a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

ANGEL LAPUENTE MONTORO.


Azterketa dokumentala