145. zk., 2021eko uztailaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (216 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
LAN ETA ENPLEGU SAILA
4137
AGINDUA, 2021eko uztailaren 7koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Kabinete Zuzendaritzaren Goi-kargudunaren Idazkariaren lanpostua izendapenaren askearen bidez betetzeko deialdi publikoa.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan eta Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuaren 2021eko maiatzaren 25eko Aginduaren hirugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz (2021eko ekainaren 9ko EHAA, 112. zk.), sail horretan hutsik dagoen lanpostu hori izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdi publikoa iragarri zen. Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Lan eta Enplegu Saileko Kabinete Zuzendaritzan goi-kargudunaren idazkariaren lanposturako deialdia (Kodea: 520010; Dotazioa: 196).
Bigarrena.– Agindu honek 2021eko uztailaren 7etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 7a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.