Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

142. zk., 2021eko uztailaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4056

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 29koa, Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendariarena, 2021-2022 ikasturtean Eskola Agenda 2030 programa garatzeko EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeentzako dirulaguntzen ebazpen-proposamena egiteaz arduratuko den balorazio-epaimahaiko kideak izendatzeko dena.

Eskola Agenda 2030 programa garatzeko oinarri arautzaileak ezartzen dituen Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren eta Hezkuntzako sailburuaren 2021eko apirilaren 14ko Aginduaren 12. artikuluak dio, aurkeztutako eskabideak aztertzeko balorazio-epaimahai bat eratuko dela, honako hauek osatua: Ingurumen Hezkuntza, Prestakuntza eta Sentsibilizazioko Zerbitzuko arduradunak, batzordeburu lanak egingo dituena; eta Ingurumen Sailburuordetzako bi teknikarik, Natura Ondare eta Klima Aldaketa zuzendariak izendatuak. Sailburuordetza horretan antzinatasun handiena duen pertsonari dagozkio idazkari-zereginak. Balorazio-epaimahaiaren osaera izenduna, EHAAn argitaratuko da, EAEONALTB-ren 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Esandakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

EAEko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei Eskola Agenda 2030 programa garatzeko ematen zaizkien dirulaguntzen ebazpen-proposamena egiteaz arduratuko den balorazio-epaimahaiko kide izendatzea pertsona hauek:

Lehendakaria:

Joseba Ruiz de Loizaga Lafuente, Ingurumen Hezkuntza, Prestakuntza eta Sentsibilizazioko Zerbitzuko arduraduna.

Kideak:

Saioa Torres Zurutuza, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzako teknikaria.

Lidia Prieto Espejo, Natura Ondare eta Klima Aldaketa Zuzendaritzako teknikaria, idazkari izango baita.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 29a.

Natura Ondare eta Klima Aldaketaren zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.


Azterketa dokumentala