Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2021eko uztailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4050

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasuneko sailburuordeak 2021eko maiatzaren 4an 2021-280 espedientean emandako ebazpena. 2021eko apirilaren 23ko eskabide baten bidez ireki zen espediente hori, eta izaera pertsonaleko datuen babesaren arloko erregelamenduan bildutako eskubideak baliatzeari buruzkoa da.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori zuzenean jakinaraztea; horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

1.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Segurtasuneko sailburuari, edo ebazpena eman duenari, honako artikulu hauetan xedatutakoaren arabera: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 115. artikulua eta hurrengoak. Nolanahi ere, ukitutako pertsonak zuzenean jo dezake Datuak Babesteko Euskal Bulegora bere interesen defentsan, eta, horretarako, ez du gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu beharrik izango. Hori ez da eragozpen izango, interesdunak egoki iritzitako bestelako errekurtso edo erreklamazioak aurkezteko.

2.– Interesdunak eskuragarri dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio-Bizkaia). Alabaina, bulego horretara bertaratu arren, ez dira ez etengo ez oztopatuko aurreko paragrafoan adierazitako epeak, aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak, hain zuzen.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Erandio, 2021eko ekainaren 21a.

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,

AITOR LETE FANO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala