Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2021eko uztailaren 16a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4043

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 5ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Larraitz Zubeldia Arruabarrena andreak gainditu egin duela 2021eko otsailaren 15eko ebazpenak (2021eko martxoaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Euskal Filologia» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Larraitz Zubeldia Arruabarrena andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***7388**. Kodea: AGC8L1 – D00113-9. Jakintza arloa: Euskal Filologia. Saila: Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa. Ikastegia: Informatika Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Euskararen Arauak eta Erabilerak» eta «Hizkuntzalaritza Aplikatua»

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2021eko uztailaren 5a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala