Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2021eko uztailaren 15a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4022

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 1ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, zeinaren bidez onesten baita ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2021eko ekaineko deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2021eko martxoaren 17ko Ebazpenaren bidez, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2021eko deialdia egin zen (2021eko apirilaren 8ko EHAA, 68. zk.). Ebazpen horren zortzigarren puntuan xedatutakoa betez, eta epaimahai kalifikatzaileak proposatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda onartzea, 2021eko ekainerako deialdiko probak epaitzeaz arduratzen den lurralde-epaimahaiak proposatutakoa barnean dela.

Bigarrena.– Agintzea zerrenda hori Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren web-orrian (https://www.nasdap.ejgv.euskadi.eus) jar dadila.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko uztailaren 1a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.


Azterketa dokumentala