Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2021eko uztailaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3990

EBAZPENA, 2021eko uztailaren 5ekoa, EEE Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituena, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa).

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa den EEEri eskumena eman zaio energia aurreztea eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak eta energia-dibertsifikazioa bultzatzeko eta energia-azpiegiturak sustatzeko jarduketak gauza ditzan, Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan.

Ildo horretan, EEE hainbat ekintza garatzen ari da 2030erako 3E-2030 Euskadiko Energia Estrategian jasotako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoak dira zenbait laguntza-programa, izan ere, programa horien bidez energia-efizientzia eta energia-berriztagarrien aprobetxamendua sustatu nahi baita jarduera-sektore guztietan.

Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programak (MOVES III) egikaritzeko laguntzak zuzenean ematea onartzen duen apirilaren 13ko 266/2021 Errege Dekretuaren bitartez (2021eko apirilaren 14an argitaratu zen, 89. Estatuko Aldizkari Ofizialean), mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarriak emateko oinarri erregulatzaileak ezarri ziren, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

266/2021 Errege Dekretuaren xedea da mugikortasun elektrikoari lotutako bi pizgarri-programa onartzea, biak ere Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparru orokorraren eremuan, honako hauei buruzkoak:

a) 1. pizgarri-programa – Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzea.

b) 2. pizgarri-programa – Kargatze-azpiegiturak zabaltzen laguntzea.

266/2021 Errege Dekretuko 6. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritakoa betez, EEEko zuzendari nagusiak Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuari formalki jakinarazi zion Euskal Autonomia Erkidegoari emandako dirulaguntza espresuki eta argi eta garbi onartzen zuela, Errege Dekretu horri erabat lotuta egonik 18.718.371 euro dena.

Horren ondorioz, laguntza-programa hau diseinatu da Europan eskumenekoak diren erakundeek onartuko duten Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean ezarriko diren helburuak aldez aurretik betetzen eta garraio-sektorearen deskarbonizazioa sustatzen laguntzeko helburu nagusiarekin, mugikortasunaren elektrifikazioa sustatuz 2021-2030 Energia eta Klima Plan Nazional Integratuan eta Kutsadura Atmosferikoa Kontrolatzeko Programa Nazionalean ezarritako helburuak betetzeko, EAEko lurraldean ibilgailu elektrikoen erosketa eta kargatze-azpiegitura egokia ahalbidetuz.

Azaldutako guztia dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EEEko organo errektoreen funtzioak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretua bigarren aldiz aldatzen duen otsailaren 3ko 10/2015 Dekretuan ezarritakoa betez, mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programari dagozkion deialdia eta oinarri arautzaileak onartzea, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (MOVES III programa), horren edukia ebazpen honi lotu zaiolarik eranskin gisa.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluari jarraikiz, Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarri-programari dagozkion oinarri arautzaileak onartzeko ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek bide administratiboa agortzen du; hortaz, nahi izanez gero, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Bilboko Administrazioarekiko Auzietarako auzitegietan, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Bilbao, 2021eko uztailaren 5a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

IÑIGO ANSOLA KAREAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala