Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

132. zk., 2021eko uztailaren 6a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3850

AGINDUA, 2021eko apirilaren 27koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Ángeles Custodios» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Lehen Hezkuntzako bi gela eta Hezkuntza Bereziko bi gela ireki gehitzeko baimena eskatuz, Bilboko (Bizkaia) «Ángeles Custodios» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Lehen Hezkuntzako bi gela eta Hezkuntza Bereziko bi gela ireki gehitzeko 2021-2022 ikasturtetik aurrera:

Kode zenbakia: 014619 eta 48002328

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatua.

Izen espezifikoa: «Ángeles Custodios».

Titularra: Santos Ángeles Custodios.

Helbidea: Zabalbide 21.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena: Lehen Hezkuntzako bi gela eta Hezkuntza Bereziko bi gela ireki gehitzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 6 unitate.

● 0-1 urteko bi unitate, 8 haurrentzat bakoitza.

● 1-2 urteko bi unitate, 13 haurrentzat bakoitza.

● 2-3 urteko bi unitate, 18 haurrentzat bakoitza.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 14 unitate, 350 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 9 unitate, 270 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: 7 gela.

● 6 gela ireki.

● Gela egonkor bat.

– Lanbide Heziketa.

● Lanbide-arloa: Osasungintza:

○ «Erizaintza eta zaintza osagarriak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Farmazia eta parafarmazia» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Aho-hortzen higieneko» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Gizarte eta Kultura Zerbitzuak:

○ «Etxeko jarduerak eta eraikin garbiketa» Oinarrizko Lanbide Heziketako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateko irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularraren erantzukizuna izango da baldintza horiek betetzea.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez dirulaguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko apirilaren 27a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala