Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2021eko uztailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
3830

IRAGARKIA, 2021eko ekainaren 3koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita izatezko bikoteari buruzko gora jotzeko errekurtsoari dagokion dokumentazio-errekerimendua.

Eranskinean aipatutako dokumentazio-errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarrietan xedatutakoa betetzeko.

Horretarako, eta iragarki honen bidez, interesdunari jakinarazten zaio bere espedienteari buruzko dokumentazioa aurkeztu beharko duela. Horretarako, 10 eguneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horrekin batera, interesdunari jakinarazten zaio ezen, epe horretan dokumentazioa aurkezten ez badu, ezin izango dela aurkeztutako errekurtsoa izapidetzeko onartu. Eta, horrenbestez, ez dira ez kontuan hartuko ez aztertuko errekurtsoan adierazitako egitate, agiri eta alegazioak.

Halaber, interesdunari jakinarazten zaio zerrendatzen den espedientean emandako ebazpenaren testu osoa Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia eta Haurren Zuzendaritzan eskura dezaketela (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina – 1. solairua – I. gunea, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta berarentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 3a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala