Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2021eko uztailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAN ETA ENPLEGU SAILA
3825

IRAGARKIA, 2021eko ekainaren 11koa, Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinaren bidez jakinarazten baita lan arloko I202021000008230 arau-hausteengatik (arau-hauste aktan jasotakoengatik) zehapen-prozedura hasi izana eta/edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.

Aipatu ekintza jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, interesdunei jakinarazten zaie ezen, ekintzaren eduki osoaren berri izateko, Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzan agertu beharko direla (Urdaneta kalea 7 - 1. solairua, Donostia), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere 20 egun naturaleko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Donostia, 2021eko ekainaren 11.

Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako burua,

VICTOR MONREAL DE LA IGLESIA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala