Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2021eko uztailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

AZPEITIKO UDALA
3809

IRAGARKIA, praktiketako funtzionario baten izendapenari buruzkoa.

2021eko ekainaren 22ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialena, 116zk., argitaratu da Anartz Toledo Mendinuetaren izendapena Azpeitiko Udaltzainburu postuan praktiketako funtzionario izaerarekin.

2021eko martxoaren 18ko Alkatetza ebazpenez onartu zen izendapen-askez Azpeitiko Udaltzainburu lanpostua hornitzeko deialdia. Lanpostu horrek Inspekzioko eskalan dago sartua, Zerbitzu Berezietako azpieskalan, Udaltzaingoa motakoa, C1 sailkapen taldea eta 3. Hizkuntza Eskakizunarekin.

Aurkeztutako eskabideak baloratu ondoren, eta oinarri orokorretan jasotzen diren probak egin ondoren, Anartz Toledo Mendinuetak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, 2021eko maiatzaren 28ko Alkatetza Ebazpen bidez erabaki da: Azpeitiko udaltzainburu postuan praktikako funtzionario izendatzea.

Izangaiak deialdiko oinarri orokorretako laugarren atalean xedatutakoa jarraiki, lanpostuari dagokion praktikaldia eta formakuntza gainditu beharko ditu.

Azpeitia, 2021eko ekainaren 22a.

Alkatea,

NAGORE ALKORTA ELORZA.


Azterketa dokumentala