Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

131. zk., 2021eko uztailaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
3804

1227/2021 EBAZPENA, maiatzaren 31koa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena. Horren bidez, Jose Luis Quintas Gómez jauna Kontabilitatearen Administrazioko eta Kudeaketako zerbitzuburu izendatu da, izendapen aske bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.

Otsailaren 5eko 239/2021 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan Kontabilitatearen Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartu zen.

Batzordeak aurkeztu diren eskabideak baloratu ditu, eta dagokion izendapen proposamena egin du. Horiek horrela, eta Jose Luis Quintas Gómez jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, zera erabaki da: pertsona hori izendatzea, Kontabilitatearen Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunarekin, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Jose Luis Quintas Gómez jauna izendatzea Kontabilitatearen Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuburu, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIan.

Bigarrena.– Izendapen honek data honetatik izango ditu ondorioak: 2021eko ekainaren 7a.

Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak diskrezionalki kargugabetu ditzake izendapen askeko sistemaren bidez dagozkion lanpostuetan izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo lanpostutik mugiarazteak zera eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko dela, baina, edonola ere, interesdunak titular moduan bere kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko diela. Hain zuzen, antzeko ezaugarriak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik betetzen zuen lanpostuak zeuzkan ezaugarri berberekin, antolakuntzari eta lurraldeari dagokienez. Atxikipen horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren biharamunetik aurrera izango ditu ondoriok, eta Osakidetzak berak ezarritako prozedurari jarraituz gauzatuko da. Lanpostua betetzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena.– Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Langileen Zuzendaritzari eta Zuzendaritza nagusiari.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Barakaldo, 2021eko maiatzaren 31.

Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko zuzendari-gerentea,

MARIA LUZ MARQUES GONZALEZ.


Azterketa dokumentala