Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

130. zk., 2021eko uztailaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
3790

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 17koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 8ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-sektoreei ekoizpen- eta merkataritza-jarduerari eusteko aldi baterako laguntzak emateko oinarriak onartzen dira, eta laguntzetarako deialdia egiten da. Laguntza horiek, hain zuzen ere, COVID-19ak eragindako alarmaren ondoriozko denbora-esparruari lotuta daude.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 8ko Aginduaren bidez, nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-sektoreei ekoizpen- eta merkataritza-jarduerari eusteko aldi baterako laguntzak emateko oinarriak onartu eta laguntzetarako deialdia egiten da. Laguntza horiek COVID-19-ak eragindako alarmaren ondoriozko denbora-esparruari lotuta daude, eta itzuli beharrik gabeko laguntza bat ezartzen da, izozteko edo aldi baterako soberako produktuak kontserbatzeko antzeko beste teknikaren bat emateko.

Aipatutako aginduaren hamargarren oinarriaren 6. paragrafoak hau xedatzen du: «Laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinaraziko da, eta, gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara emango da, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bidez, emandako dirulaguntzen eta laguntza jasoko duten pertsonen zerrenda, bai eta diruz lagundutako proiektuak eta horiei dagozkien zenbatekoak ere, herritarrak jakinaren gainean egon daitezen».

Hala, ebazpenak onuradunei jakinarazi ondoren, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 8ko Aginduan aurreikusitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea, jende guztiak jakin dezan, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko apirilaren 8ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-sektoreei ekoizpen- eta merkataritza-jarduerari eusteko laguntzak emateko oinarriak onartzen dira, eta aldi baterako araubide baterako deialdia egiten da. Laguntza horiek, hain zuzen ere, COVID-19-ak eragindako alarmaren ondoriozko laguntzen denbora-esparruari lotuta daude.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 17a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala