Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

129. zk., 2021eko uztailaren 1a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN HARREMANEN KONTSEILUA
3761

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 25ekoa, Lan Harremanen Kontseiluko presidentearena, zeinaren arabera Lan-harremanetako Teknikariaren lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez hornitzeko deialdia ebazten den.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin eta lan- harremanetako teknikariaren lanpostua (hutsik dagoena) izendapen askearen bidez hornitzeko deialdia argitara emateko Lan Harremanen Kontseiluko presidentearen 2021eko maiatzaren 21eko Ebazpeneko laugarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz, eta behin izendapen-proposamena 2021eko ekainaren 24ko Osoko Bilkuraren erabakiz onartuta.

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Leire Idirin Requeta andrea izendatzea lan-harremanetako teknikariaren lanposturako (kodea, 510201; dotazioa, 1).

Bigarrena.– Izendapena honek karguaz jabetzen denetik izango ditu ondorioak, hain zuzen ere, 2021eko uztailaren 1etik aurrera.

Hirugarrena.– Ebazpen honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lan Harremanen Kontseiluko presidenteari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita hilabeteko epearen barruan.

Bilbao, 2021eko ekainaren 25a.

Lan Harremanen Kontseiluko presidentea,

TOMÁS ARRIETA HERAS.


Azterketa dokumentala