Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

128. zk., 2021eko ekainaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
3740

EBAZPENA, 2021eko ekainaren 18koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen baita Kulturako sailburuordearen 2021eko maiatzaren 25eko Ebazpenaren bidez ezarritako balorazio-batzordearen osaera. Ebazpen horren bidez, Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2021-2023 aldirako dirulaguntzetarako deialdiko balorazio-batzordeko kideen izendapena argitaratu zen.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2021eko maiatzaren 12ko Aginduaren bidez (maiatzaren 24ko EHAA, 100. zk.), Euskal Kultura Ondarearen garrantzia azpimarratu eta hedatzeko 2021-2023 aldirako dirulaguntzetarako deialdia egin zen.

Kulturako sailburuordearen 2021eko maiatzaren 25eko Ebazpenaren bidez (ekainaren 3ko EHAA, 108. zk.), aipatutako aginduaren 14. artikuluan aurreikusitako balorazio-batzordeko kideen izendapena argitaratu zen.

Balorazio-batzordearen osaera aldatzeko beharra sortu denez, eta aipatutako aginduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat,

Honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Maitane Lamikiz Garcia andrea balorazio-batzordeko idazkari izendatzea, Andoni Tirado Oleagagoitia jaunaren ordez.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko ekainaren 18a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala